BMW (alemanezko Bayerische Motoren Werke hitzen hizkiak, euskaraz Bavariar Motor Fabrikak) automobilgintza sektoreko ekoizle alemaniarra da, bere egoitza nagusia Bavaria estatuko Munich hirian dagoen BMW dorrean du. Bere eskumendeko enpresen artean Mini eta Rolls-Royce daude. BMW enpresa mundu mailan gama goreneko auto salmentetan nagusi da[2]. Moto ekoizlea ere bada BMW etxea, motoak BMW eta Husqvarna izenekin saltzen dituelarik. Husqvarna BMW ekoizlearen filiala da, MV Agustari 2007.eko uztailean erosi zionetik.

MARKAMODELOA
BMWi8
LuxuzkoaElektrikoa