Gidatuz gozatu
Kotxe marka ederrenen orrialdea
Automobilgintza

Automobilgintza edo automozioa ibilgailuen eta, batez ere, automobilen industria-sektorea da, ekonomia jarduerarik garrantzitsuenen artean dagoena mundu osoan. 250 milioi ibilgailu inguru erabiltzen dira AEBetan gaur egun, eta mundu osoan 806 milioi auto inguru eta kamioi arinak zeuden 2007an, 260 bilioi galoi gasolina kontsumitzen dutelarik urtero. Txina eta Japonia dira ekoizle nagusiak, alde handiz, eta Espainia eta Frantzia 8. eta 9. postuan daude hurrenez hurren. 2008an krisialdia sektore hau jotzen hasi zen mundu osoan.

Automobil

Automobila, autoa edo beribila gurpildun motorrezko ibilgailua da, bidaiariak garraiatzeko erabiltzen dena eta bere motor propioa duena. Definizio gehienetan esan ohi da automobilak nagusiki errepideetan higitzeko direla, batetik zortzi pertsona artera garraia ditzaketela, normalean lau gurpil dituztela eta batez ere pertsonak (ez ondasunak) garraiatzeko sortuak direla. Hala ere, terminoa ez da oso zehatza, zeregin berak egiteko erabiltzen diren ibilgailu-mota asko baitaude. Gaur egun 600 milioi automobil inguru daude munduan (gutxi gora-behera auto bat hamaika pertsonako). 2007an 806 milioi auto eta kamioi arin zeuden, eta mila milioi m³ gasolina eta diesel erre zituzten urte horretan. Kantitate horiek handitzen ari dira, batez ere Txinan eta Indian.

Historia

Aurreneko auto antzekoak lurrinez mugitutako ibilgailuak ziren, XVIII. mendean, baina XIX. mendera arte ez zuten asmatu eztanda motorra, eta 1895ean eman zioten lehenbiziko patentea gasolina auto modernoari, Estatu Batuetan. Zehatzago, 1891ko irailaren 20an gasolinarekin zebilen lehen autoa irten zen Springfielden (Massachusetts, AEB), baina 1896an hasi ziren saltzen. XX. mendean garatuz joan da, abiadura, irismena, kontsumoa, segurtasuna eta abar hobetzeko.

Google
< Apr 2017 >
SunMonTueWedThuFriSat
      1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30